Berriak

Atzealdea Otsailaren 19an ‘Bularretik Ehundutako Aitortzak’ dokumentala eskainiko da 18:30ean zinean

Zuzendaria eta protagonistak proiekzioan izango dira eta solasaldi bat ere egingo da

2025·02·13


Otsailaren 19an, asteazkena, ‘Bularretik Ehundutako Aitortzak’ dokumentala eskainiko da 18:30ean zinean. Dokumentalak, minbiziaren errealitateari ikusgarritasuna eman nahi dio. Bertan, bularreko minbizia pairatu duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jasotzen dira, haien ingurukoen lekukotasunak eta mediku espezialisten iritziekin batera. Errelato eta memoriak emakume bakoitzak aukeratutako toki kuttunetan grabatu dira, baita familia kideenak nahiz espezialistenak ere.

Amaia Iparragirrek zuzendu du eta Izaskun Iparrgirre Baleztena, Esther Riaño Zabaleta, Edurne Lamuedra Rodriguez, Jaione Zabalo Juantorena eta Edurne Mutuberria Estanga dira protagonistak. Zuzendaria eta protagonistak proiekzioan izango dira eta solasaldi bat izango da. Egun horretako irabaziak bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dira.