Berriak

Atzealdea Otsailaren 1etik aurrera hondakinak edukiontzietara bota beharko dira

Orain arte erabilitako kuboak nahi duenak berarentzat hartu ditzake edo itzuli egin ahal izango dira Udalak zehazten duen moduan

2023·01·30


Azaroko herri galdeketan ateratako emaitzak errespetatuz eta gauzatuz, otsailaren 1etik aurrera edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema martxan izango da Alegian. Horrenbestean, hondakinak kuboetan ateratzekoa azken eguna urtarrilaren 31, asteartea, izango da.

Herriko zazpi puntutan kokatuko dira edukiontziak. Bideberrieta kalean Kalebehera aldean, osasun etxearen pareko autobus geralekuaren alboan, Kalegoran, Txintxarri plazaren alboan, Larraitz auzoko 3 eta 36 zenbakien aurrean eta Beistin auzoan. Leku horietan edukiontziak jarri ahal izateko eta bilketa kamioiek behar bezala lan egin ahal izateko egokitzapen lanak egiten ari dira egun hauetan. Puntu bakoitzean edukiontzi hauek egongo dira:

-Bideberrieta kalean Kalebeheran: organikoa, papera, ontziak, errefusa eta beira.

-Osasun etxearen pareko autobus geltokiaren ondoan: organikoa, papera, ontziak, errefusa, beira, olioa, arropa eta kafe kapsulak.

-Bideberrietan Kalegoran: organikoa, papera, ontziak, errefusa eta beira.

-Txintxarri plazaren alboan: beira eta pilak.

-Larraitz auzoko 3 zenbakiaren parean: organikoa, papera, ontziak, errefusa, beira, olioa, arropa eta kafe kapsulak.

-Larraitz auzoko 38 zenbakiaren parean: organikoa, papera, ontziak, errefusa eta beira.

-Beistin auzoa: organikoa, papera, ontziak, errefusa eta beira.

Sistema berriak egonkortze epe bat beharko du. Hasiera batean jarriko diren hainbat ez dira behin betikoak izango. Mankomunitateak edukiontzi berriak jaso ahala, behin behinekoak ordezkaatuko dira. Beraz, denok beharko dugu egokitze epe bat eta hasieran pazientzia izatea eskatzen zaie herritarrei.

Kuboak

Atez-ateko bilketa sisteman erabili diren kuboak norberak berarentzat hartu ditzake edo Udalak zehaztuko noiz eta non itzuli ahal izango diren. Dena den, hondakinak sailkatzen jarraitzeko egokiak izan daitezke kubo horiek. Mankomunitateak emandako gomendioetako bat da. Izan ere, plastikozko zabor poltsak erostea ekidin daiteke hondakinak zuzenean kubotik edukiontzira botata. Modu horretan, bakoitzaren poltsikoari eta denon osasunari mesede egingo zaio eta edukiontzien kabida hobeto aprobetxatuko da.

Bilketa sistema berriak zehaztapen batzuk izango ditu eremu batzuetarako eta hondakin sortzaile berezientzako.

AUZO TXIKIA

Auzo Txikiko etxebizitza bakoitzari ekarpen guneko txartel bana emango zaio. Udalak jakinaraziko die bizilagunei nola jaso txartelak.

SORTZAILE BEREZIAK

Sortzaile bereziak merkataritza jarduera duten lokalak, tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta antzekoak dira. Horiek modu honetara atera beharko dituzte hondakinak:

Organikoa: -San Juan kalea: atez-ate Txintxarri plazako gunera aterata. Asteartean, ostiralean eta igandean.

                      -Larraitz auzoa: herritarren edukiontzi berdinera.

Papera: herritarren edukiontzi berdinera.

Ontziak: herritarren edukiontzi berdinera.

Errefusa: herritarren edukiontzi berdinera.

Saltokietako kartoia: orain arte bezala, astean bi aldiz.

BOLUMEN HANDIKO OBJEKTUAK

Ostegunero atera ahal izango dira 20:00etatik 22:00etara, hondakinen edukiontziak dauden herriko puntuetako edozeinetan, Txintxarri plazakoan salbu.

HONDAKIN ARRISKUTSUEN ETXOLAK

Kultur etxearen parean dagoen etxola horrek leiho ezberdinak ditu eta hondakin bakoitza dagokion lekura bota behar da.