Berriak
Atzealdea Otsailaren 21ean Mukwano Lagun gobernuz kanpoko erakundeari buruzko hitzaldia izango da 19:00etan kultur etxean
Urteak daramatzate Ugandan lanean baliabide gutxien dituzten eremuetan haurren oinarrizko beharrak asebetetzen
2025·02·19

Otsailaren 21ean, ostirala, Mukwano Lagun gobernuz kanpoko erakundeari buruzko hitzaldi bat eskainiko da 19:00etan kultur etxean. Urteak daramatzate Ugandan lanean. Odontologiaren eta medikuntzaren alorrean hasi ziren bertakoei laguntzen eta euren jarduna hedatuz, baliabiderik gutxien duten lekuetan haurren oinarrizko beharrak asebetetzen dihardute. Egiten dutenaren ingurukoak azalduko dituzte.