Berriak

Atzealdea Otsailaren 21ean ziurtagiri digitalak eskuratzeko aukera izango da kultur etxean

17:00etan izango da saioa eta herritarrek izapide elektronikoen inguruko informazioa jaso ahal izango dute

2024·02·06


Otsailaren 21ean, asteazkena, ziurtagiri digitalen inguruko saio bat izango da kultur etxean 17:00etan. Espainiako gobernua administrazioa herritarrengana hurbiltzeko saioak egiten ari da eta egun horretan, bertaratzen diren herritarrek ziurtagiri digitalak unean bertan egin eta eskuratzeko aukera izango dute.

Saio horretan erregistro elektroniko orokorrean, justizia ministerioan, unibertsitateen ministerioan, atzerritartasun bulegoan eta IMSERSOko programetan egin daitezkeen izapideen inguruan hitz egingo da eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Lotura honetan duzue saioari buruzko informazio gehiago.

Parte hartzea librea eta doakoa da eta Udaletik saioan parte hartzera animatu nahi dira herritarrak, ziurtagiri digitala eskuratzeko beste aukerarik ez delako Alegian.