Berriak

Atzealdea Otsailaren 24tik martxoaren 3ra ibai ondoko pasealekua itxita egongo da Erbetako parketik zubiraino

Ibai ondoko zuhaitzen kimaketa lanak dira itxieraren arrazoia eta pasealekuko parkerako sarbidea bermatuko da hainbat unetan

2025·02·20


Otsailaren 24tik martxoaren 3ra Oria ibaiaren ondoko pasealekua itxita egongo da Erbetako parketik zubiraino. Ibai ondoko zuhaitzak kimatu behar dituzte eta lan horiek irauten duten bitartean, aipatu pasealekua itxita egongo da erabiltzaile guztientzat. Pasealekuan dagoen parkerako sarbidea bermatuko da lanek ahalbidetzen duten neurrian eta horrenbestean, eremuan egongo den seinalizazioa errespetatzea eskatzen da. Lanak aurreikusi baino lehenago amaitzen badira, pasealekua zabalik geratuko da.