Berriak
Atzealdea Otsailaren 28an ‘Erdialdeko Amerikako istorioak’ haurrentzako ikuskizuna eskainiko da 17:00etan liburutegian
Ahoz aho jaialdiaren barruan sartzen den ekitaldia da eta Zoa Meza eta Maite Frankok eskainiko dute
2023·02·22
‘Ahoz aho’ jaialdiaren barruan, ‘Erdialdeko Amerikako istorioak’ izeneko haurrei zuzenduriko ikuskizuna eskainiko da otsailaren 28an 17:00etan liburutegian. Zoa Meza eta Maite Franko kontalariek gidatuko duten saioa izango da. Zoa Meza kontalari nikaraguarra da aurtengo Ahoz aho jaialdira atzerritik etorri den kontalarietako bat eta hainbatetan Alegian izan den Maite Frankorekin batera ariko da.