Berriak

Atzealdea Otsailaren 3an Interesgunea Liburutegian ekimena jarriko da martxan

Hainbat egun zehatzekin lotura izango du eta lehena, otsailaren 11n ospatzen den Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da

2025·01·29


Alegiako liburutegiak egitasmo berri bat jarriko du martxan datozen asteetan. Interesgunea Liburutegian izena du eta hainbat egun seinalaturen bueltan antolatuko da. Egun zehatz horien inguruan dauden liburuen erakusketak jarriko dira eta irakurleek liburu horiek mailegagarri izango dituzte.
Lehen erakusketa, otsailaren 11n ospatzen den Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren bueltan antolatuko da. Otsailaren 3tik 14ra bitartean egongo da ikusgai liburutegian bertan eta erakustokian egongo diren liburuak, erabiltzaileen esku egongo dira, aurrez aipatu bezala.
Herritarrak erakusketa ikustera eta liburuak irakurtzera animatu nahi dira. Ekimen honen bidez, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna eman nahi zaie eta egun berezi horiekin ere bat egin nahi da.