Berriak
Atzealdea Otsailaren 4an Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da
18:00etan abiatuko dira Larraitz auzoko plazatik eta Xabat Illarregi eta Iker Iriarte bertsolariak ariko dira kantuan, herriko bertsolari, kantari eta musikariekin batera
2026·01·29

Otsailaren 4an, asteazkena, Santa Ageda Bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek18:00etan izango dute hitzordua Larraitz auzoko plazan. Herriko kantari, bertsolari eta musikariekin batera, egungo Nafarroako bertsolari txapelduna den Xabat Illarregi eta Iker Iriarte ariko dira bertsotan.