Berriak
Atzealdea Otsailaren 4ko Santa Ageda Bezperako Kantu Eske Herrikoirako entsegu bat egingo da bihar 20:00etan kultur etxean
2025·01·27
Otsailaren 4an, asteartea, Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatutako Santa Ageda bezperako Kantu Eske Herrikoia egingo da. 18:00etan abiatuko dira Larraitz auzotik. Nahi duten herritarrek parte hartzeko izango dute eta kantariek herriko soinujoleen eta bertsolarien laguntza izango dute. Kopla zaharrak eta bapatekoak nahastuko dira eta herri osoa zeharkatuko dute.
Parte hartu nahi duten herritarrentzat entsegu ireki bat antolatu da urtarrilaren 28rako, asteartea. 20:00etan izango da kultur etxean eta kantuan atera nahi duten guztiei bertaratzeko deia egiten zaie.