Berriak

Atzealdea Otsailaren 6an Zuhaitz Gurrutxagak eskainiko duen ‘Nortasun agiria’ bakarrizketarako sarrerak gaur 15:00etan jarriko dira salgai kultur etxean

22:00etan hasiko da emanaldia zinean eta sarrerak 10 euroan erosi ahal izango dira

2026·02·02


Otsailaren 6an Zuhaitz Gurrutxagak ‘Nortasun agiria’ bakarrizketa eskainiko du 22:00etan zinean. Nortasun agiria Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.

Emanaldi horretarako sarrerak gaur 15:00etatik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 10 euroan.