Berriak
Atzealdea Otsailaren 7tik aurrera gimnasioak 8:00etatik 21:00etarako ordutegia berreskuratuko du
2022·02·03
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak hainbat eremutan Covid pasaportearen erabilera indargabetu ostean, Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioak ordutegia zabalduko du otsailaren 7tik aurrera. Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara erabili ahal izango dute gimnasioa bazkide direnek.
Gimnasiora sartu aurretik kultur etxeko sarrera nagusitik pasa beharko dute txartelak eguneratzera, ordutegi berriekin funtzionatu dezaten. Txartelak gaurtik aurrera eguneratu daitezke 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.