Otsailaren 8an ‘Bideak’ dokumentalaren proiekzioa eta Aritz Ganboarekin solasaldia izango dira zinean
2023·02·02
Alegiako Mendi Asanbladak ‘Bideak’ dokumentalaren proiekzioa antolatu du otsailaren 8rako, asteazkena. 19:00etan izango da emanaldia zinean eta bertaratzen direnek, Xabier Unanuaren dokumentala ikusi ahal izango dute. Gazta bat soinean, Nafarroako mendietan barrena erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina, bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba, 170 km luze eta 9000 metroko goranzko desnibela duen bide-lerroa. Artzaintza ardatz hartuta, ibilbide horretan zehar hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz.
Proiekzioaren ostean, Aritz Ganboa protagonistarekin solasaldia izango da.