Berriak
Atzealdea Otsailean zehar bost ikastaro eskainiko dira Alegiako KZ Gunean
2019·01·16
Alegiako KZ Guneak bost ikastaro eskainiko ditu otsailean zehar. Ikastaro horietatik lau otsailaren 4an hasiko dira eta martxoaren 6ra bitartean luzatuko dira. Azkena berriz, otsailaren 18an hasi eta 27an amaituko da. APPak egiten ikasteko aukera eskainiko da ikastaro batean. Norbere erabilerarako Google aplikazioei buruzkoa izango da beste bat. Ofimatika orokorraren inguruan izango da hirugarrena eta sare sozialei buruzkoa laugarrena. Ikastaro horiek 40 orduko iraupena izango dute. Azken ikastaroa Dropbox plataformari buruzkoa izango da eta 4 orduko iraupena izango du.
Ikastaro horiei buruzko informazio gehiago nahi duenak edo izena emateko asmoa duenak Alegiako kultur etxera jo dezake.