Berriak

Atzealdea Pakistango neskak eskolaratzen laguntzeko bonuak salgai ditu Baltistan fundazioak martxora bitartean

50 euroko bonu bakoitzarekin ikasle baten urte osoko gastuak ordaintzen dira eta ekarpen ezberdinak egin daitezke

2019·02·14


Asteartean Alberto Iñurrategi alpinistak “Porrotaren alde” proiekzioa eskaini zuen kultur etxean. Iñurrategik lotura zuzena du Pakistanen lanean urteak daramatzan Baltistan fundazioarekin eta Alegiako Mendi Asanbladak ere elkarlan ekimen bat sustatu du fundazio horrekin. Zehazki, Pakistango Karakorum mendikatean kokatzen den Hushe eskualdeko neskatoak eskolaratzen laguntzeko ekimena da. 50 euroko bonuak daude salgai eta bonu horietako bakoitzarekin ikasle baten urte osoko gastuak ordaintzen dira.

Laguntzeko interesa dutenek modu ezberdinak dituzte horretarako. Bonu osoak erosteko aukera dago, edo bestela, bost euroko ekarpenak egin daitezke eta ekarpen horiek batuta, bonu batzuk erosi daitezke. Lagundu nahi duen oro Mendi Asanbladako kide diren Ainara, Eider edo Olatzekin jarri daiteke harremanetan edo ekarpena Kutxabankeko ondoko kontu zenbakian egin dezake: ES76 2095 5020 0091 1611 7173.

Asanbladak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie laguntzera animatzen diren herritarrei eta Baltistan fundazioari buruzko informazio gehiago nahi duenak, lotura honetan du eskura.