Berriak
Atzealdea Partida bakarra jokatuko dute Intxurreko futbolariek jardunaldi honetan
2019·02·27

Inauteriak direla eta, Intxurreko futbol talde askok ez dute partidarik izango asteburuan. Jubenil mutilak soilik izango dira lehiatuko direnak. Igoera faseko partida izango dute EIbarren ostiralean 19:45ean. Iragan asteburuan Real Unionen aurka 4 eta 3 irabazi zuten eta seigarrenak dira une honetan. Erregionalek 2 eta 3 irabazi zioten Lengokoaki lehen faseko azken partidan. Hala ere, garaipena lortu arren bosgarren amaitu dute eta ez dute igoera faserako txartelik lortu. Asteburuan kopa hasiko da eta lehen jardunaldian atsedena izango dute.
Kadete mutilek 5 eta 4 irabazi zioten Ostadarri eta kopako lehen postuan dira. Asteburuan ez dute partidarik izango. Alebin mutilei dagokienean, asteburuan amaitu zuten lehen fasea. Lazkaoren aurka 3 eta 4 galdu zuten eta seigarren amaitu dute.
Infantilei dagokienean, Aralar Intxurreko neskek porrotarekin hasi dute kopa. Goierri gorriren aurka 3 eta 4 galdu zuten eta orain etena izango dute. Mutiletan, txapeldunen fasean diren bi taldeek ere galdu egin zuten. A taldeak 4 eta 0 Udarregi Usurbilen aurka eta B taldeak 5 eta 2 bere multzoko liderra den Urkiren kontra. Sailkapeneko beheko postuetan daude bi taldeak eta asteburuan jai izango dute.