Berriak

Atzealdea Patxi Renobalesi aitortza egin dio Gipuzkoako Futbol Federazioak urte luzez egindako lanagatik

Ekainaren 7an federazioak Oñatin egindako ekitaldian oroigarri bat jaso zuen alegiarrak

2024·06·13


Patxi Renobalesek Gipuzkoako Futbol Federazioaren aitortza bat jaso du. Intxurre taldeko koordinatzaile jardunean bezalaxe, federazioan ere urte luzez aritu da borondatezko lanean alegiarra eta lan horrengatik egin zion aitortza iragan ekainaren 7an federazioak, Oñatin egin zen ekitaldian. Iragan urtean sari hori bera jaso zuen Aloña Mendi taldeko Jabier Azpiazuren eskutik jaso zuen saria Renobalesek.