Berriak
Atzealdea Paula Del Pozo bederatzigarren izan da taldekako errelebo mistoko Europako triatloi txapelketan
2022·08·30

Taldekako errelebo mistoko Europako triatloi txapelketa jokatu da asteburuan Gironako Banyoles herrian. Paula Del Pozo alegiarrak parte hartu zuen bertan Saltoki Trikideak taldearekin eta bederatzigarren postuan amaitu zuten. Talde bakoitzean lau partaide aritu ziren, bi emakume eta bi gizonezko. Kide bakoitzak triatloi bat osatu behar zuen eta Del Pozok 21 minutu eta 46 segundo behar izan zituen igerian 300 metro, bizikletan 6,6 kilometro eta korrika kilometro bat egiteko. Paularen hurrengo erronka asteburu honetan Portugalgo Alhandra hirian jokatuko den Europako kopako proba izango da.