Berriak

Atzealdea Paula Del Pozo bederatzigarren postuan sailkatu da Europako triatloi kopako proban Frantzian

Distantzia oso laburreko lasterketa ugari egin behar izan zituen alegiarrak finalerako sailkatu ahal izateko

2022·03·14


Paula Del Pozok bederatzigarren postua lortu zuen larunbatean Frantziako Lievin hirian jokatu zen Europako triatloi kopako proban. Super Sprint distantzian egin zen lehiaketa. Hau da, parte hartzaileek distantzia oso laburreko probak egiten dituzte hurrengo fasera sailkatzeko. 150 metro igerian 25 metroko igerilekuan, 3 kilometro bizikletan eta korrika kilometro bat. Del Pozo zazpigarren amaitu zuen lehen sailkatze proba. Aurrera egin ahal izateko errepeska lehiatu behar izan zuen eta bertan garaipena lortu zuen. Finalerdietan ere maila bikaina eman eta bigarren postuan sailkatu zen, final nagusirako txartela lortuz. Finalean bederatzigarrena izan zen.