Berriak
Atzealdea Paula Del Pozo Borrachero sprint distantziako Euskadiko Duatloi txapeldun
2025·04·13
Bere palmaresean garaipenak pilatzen jarraitzen du Paula Del Pozo Borracherok. Duela aste batzuk 23 urtez azpikoen Espainiako Duatloi txapelketa irabazi bazuen, larunbatean sprint distantziako Euskadiko txapelketa irabazi zuen Zizurkilen. Lehen parte hartzea izan zuen proba horretan Del Pozok eta goitik behera nagusitu zen. 1:05:38ko denbora egin zuen alegiarrak. Bigarren Cecilia Ramirez mexikarra sailkatu zen 1:07:20ko denborarekin eta hirugarren Ainhoa Murua zarauztarra izan zen 1:07:31ko denborarekin. Zorionak Paula!!