Berriak

Paula Del Pozo bosgarren izan da kluben arteko Europako Triatloi txapelketan Portugalen

Errelebo mistoko proban hartu zuen parte alegiarrak beste hiru taldekiderekin batera

2020·10·12


Paula Del Pozoren Saltoki Trikideak taldeak bosgarren postua lortu du kluben arteko Europako Triatloi txapelketan, errelebo mistoko modalitatean. Portugalen jokaturiko proban, alegiarrak Iratxe Arenalekin, Ander Noainekin eta Mikel Ibergallarturekin osatu zuen taldea. Taldekide bakoitzak triatloi labur bat osatu zuen. 250 metro egin zituzten igerian, 6,6 kilometro bizikletan eta amaitzeko kilometro eta erdi korrika. Del Pozok taldeko hirugarren erreleboa egin zuen eta taldeak lortutako bosgarren postu horretan bere aletxoa jarri zuen.