Berriak

Paula Del Pozo bosgarren sailkatu da sprint distantziako triatloiko Espainiako txapelketan

Junior mailako proban hartu zuen parte asteburuan Pontevedran jokaturiko proban

2020·08·24


Paula Del Pozok bosgarren postua lortu du junior mailako sprint distantziako Espainiako triatloi txapelketan. Asteburuan Pontevedran (Galiza) jokatu diren txapelketetan aritu da alegiarra Saltoki taldearekin eta 1:08:44eko denbora egin zuen. Igerian 750 metro egin behar izan zituzten, bizikletan 18,8 kilometro osatu zituzten zirkuitu bati lau itzuli emanez eta amaitzeko, korrika 5 kilometro egin zituzten 2,5 kilometroko ibilbideari bi itzuli emanda.