Berriak

Atzealdea Paula Del Pozo Espainiako Duatloi txapeldun 23 urtez azpikoen mailan

Maila nagusian hirugarren izan zen eta munduko txapelketarako txartela lortu du

2025·04·02


Paula Del Pozok Espainiako Duatloi txapelketa irabazi zuen larunbatean 23 urtez azpikoen mailan. Alegiarrak Caceresen jokaturiko proban hartu zuen parte eta maila nagusian hirugarren postuan helmugaratu zen 1:02:13ko denborarekin eta maila nagusi horretako podiumean sartzearekin batera, 23 urtez azpikoen mailako txapela lortu zuen. Lan bikain horrek badu beste sari bat ere. Izan ere, Del Pozok munduko duatloi txapelketan parte hartu ahal izateko txartela lortu du. Udalak Paula Del Pozo zoriondu nahi du eskuratutako emaitza bikainengatik.