Berriak

Atzealdea Paula Del Pozo hamahirugarren izan da Portugalen jokatutako Europako triatloi kopako proban

Alegiarrak 58:12ko denbora egin zuen irabazlearengandik minutu pasatxora helmugaratuta

2022·09·05


Paula Del Pozok Europako triatloi txapelketako proban hartu zuen parte asteburuan Portugalgo Alhandra hirian. Igerian 750 metro, bizikletan 18,6 kilometro eta korrika kilometro bat egin behar izan zituzten parte hartzaileek eta Del Pozo hamahirugarren postuan helmugaratu zen. 58:12ko denbora egin zuen alegiarrak. Proba irabazi zuen Finja Schierl alemaniarrarengandik minutu eta segundo batera helmugaratu zen Del Pozo.