Berriak

Atzealdea Paula Del Pozo triatloiko Europako azpitxapeldun taldekako errelebo mistoan

Madrilgo ‘Diablillos de Rivas’ taldearekin hartu du parte Polonian jokaturiko txapelketan

2025·07·07


Paula Del Pozo bigarren sailkatu zen larunbatean Polonian jokaturiko taldekako errelebo mistoko Europako triatloi txapelketan. Madrilgo ‘Diablillos de Rivas’ taldearekin hartu zuen parte alegiarrak eta bigarren amaitu zuten, urrezko dominarekiko 1:24ko atzerapenarekin. Nabarmentzekoa da Del Pozok bere zatian egin zuen lan ona, lasterketa buruarekin bat eginda amaituz. Zorionak Paula!