Berriak

Atzealdea Paula Del Pozok Almazango triatloia irabazi du

Garaipen horrekin abuztuaren 22an Meridan jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela ziurtatu du

2026·07·07


Paula Del Pozo alegiarrak Soriako Almazan herrian jokaturiko triatloia irabazi zuen asteburuan. Alegiarra hasieratik izan zen lehen postuetan eta Duero ibaian egindako igeriketa saiotik probaren buruan atera zen hirukoteko partaide zen. Bizikletako saioan Sue Castellorekin batera aurrera egin zuen Del Pozok eta bigarren trantsizioaren ostean, korrika saioan hasieratik nabarmendu zen alegiarra, helmugan 59:18ko denbora eginez. Garaipen honekin, abuztuaren 22an Meridan jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela ziurtatu du alegiarrak. Zorionak Paula!