Berriak

Atzealdea Paula Del Pozok Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen atzo gazte mailan

Erakustaldi galanta emanez lortu zuen gainera garaipena, bigarrena minututik gorako alde aterata

2019·01·28


Paula Del Pozok maila ikusgarrian jarraitzen du. Azaroan Behobia Donostiako eta urtarrilaren 6an Zornotzako Nazioarteko Kroseko gazte mailako probak irabazi ostean, atzo garaipen berri bat lortu zuen Donostiako Nazioarteko Krosean. Eguraldi makurrarekin jokatu zen atzoko lasterketa. Euriak eta haizeak are gehiago zaildu zuten berez gogorra den diziplina hau baina Paula Del Pozok erakustaldia eman zuen eta gazte mailako proban irabazle izan zen. Txapeldun handien modura lortu zuen garaipena gainera; izan ere, bakar-bakarrik helmugaratu zen eta bigarren izan zen Itsaso Atuchari minutu eta hamar segunduko aldea atera zion eta hirugarren izan zen Hiart Ibargureni minutu eta erditik gorakoa. Denboraldi ikusgarria ari da osatzen Del Pozo, egutegiko probarik garrantzitsuenetan emaitza bikainak eskuratuz. Zorionak Paula!!

Argazkia: krosdonostia.com