Berriak
Atzealdea Paula Del Pozok garaipena lortu zuen Altsasuko Duatloian
2019·03·27
Kros denboraldia atzean utzita, duatloi sasoiari ekin dio Paula Del Pozok. Iragan larunbatean Altsasuko proba jokatu zen eta alegiarrak garaipena lortu zuen hasieratik amaierara nagusi izanda. Korrikako 5 kilometroko saioarekin eman zitzaion hasiera probari. Ondoren 22 kilometro egin zituzten bizikletan eta bigarren izan zen Uxua Idiazabalek apur bat estutu bazuen ere, korrikako 5 kilometroko azken zatian Del Pozok tartea zabaldu zuen eta 1:18:42ko denbora egin zuen helmugan, bigarren izan zen Idiazabali 53 segundoko aldea eta hirugarren izan zen Olaia Jauregiri 4 minutu eta 30 segundoko aldea ateraz.
Argazkia: Diario de Noticias.