Berriak
Igerian 750 metro, bizikletan 20 kilometro eta lasterka 5 egin behar izan zituzten Olsztyn hiriko proban
2021·05·31
Paula del Pozo alegiarrak triatloiko Europako Kopako proba izan du asteburuan Poloniako Olsztyn hirian. Alegiarra Espainiako selekzioarekin aritu da eta hamabigarren postuan amaitu zuen. 1:04:34ko denborarekin. Igerian 750 metro, bizikletan 20 kilometro eta korrika 5 kilometro osatu behar izan zituzten emakumezko junior mailako probako parte hartzaileek. Del Pozok igeriketako saioa 10:34an egin zuen, bizikletakoa 33:39n eta korrikakoa 18:27n.