Berriak

Atzealdea Paula Del Pozok hamaikagarren egin du junior mailako Europako Trialoi Kopan

Irabazlearengandik 1:57ra helmugaratu zen bizikletako sektorean probaren buruan lehian ibili ostean

2020·09·07


Paula Del Pozok junior mailako Europako Triatloi Kopan parte hartu zuen atzo Banyolesen (Katalunia). Igerian 750 metro egin behar izan zituzten, bizikletan 20 kilometro eta azkenik korrika 5 kilometro. Igeriketako sektoretik lasterketa burutik nahikoa hurbil zegoen bigarren taldean atera zen Del Pozo. Bizikletako saioan bera izan zen bi taldeak elkartzeko lanik gehiena egin zuena eta korrikako zatian bera baino jende indartsuagoa zegoela jakinda, aurerra egiteko saiakerak egin zituen. Azkenerako hamaikagarren postuan helmugaratu zen 1:02:12ko denborarekin. Igeriketako saioa 10:18an egin zuen, bizikletakoa 30:02an eta korrikakoa 19:41 segundotan.

Aurtengo ikasturtea Madrilen

Errendimendu altuko Blume zentroaren beka jasota, Madrilera joango da ikasturte honetan Paula Del Pozo. Europa mailako gune garrantzitsuena da triatloiari dagokionean eta bertan bere garapenean pauso garrantzitsu bat emateko aukera izango du.

Argazkia: Tolosaldeko Ataria