Berriak
Zortzigarren proba izango da eta alegiarra hamabigarren izan zen maiatzean Polonian
2021·08·05
Paula Del Pozok junior mailako Europako triatloi kopako proba izango du igandean Rigan. Guztira hamahiru probaz osaturiko kopa da eta Letoniako hiriburuan jokatuko dena zortzigarrena izango da. Del Pozok Poloniako Olsztyn hirian jokaturiko proban hartu zuen parte maiatzaren amaieran eta bertan hamabigarren postua lortu zuen.
Igandeko lasterketan 750 metro egin beharko dituzte igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5,1 kilometro korrika. Zorte on, Paula!