Berriak

Atzealdea Paula Del Pozok Valdebebasko Duatloia irabazi du

Alegiarrak 37:49ko denboran osatu zituen korrika hiru kilometro, bizikletan 10 eta bukatzeko korrika 1,5

2023·01·31


Paula Del Pozoko Valdebebasko Duatloia irabazi zuen asteburuan. Supersprint distantzian jokaturiko proba izan zen. Korrika 3 kilometro egin zituzten hasteko, bizikletan 10 ondoren eta amaitzeko kilometro eta erdi korrika. Del Pozo buruan izan zen hasieratik eta bizikletako sektorearen ostean, Maria Alzagarekin batera iritsi zen bigarren trantsiziora, atzekoei minutu bateko aldea aterata. Korrikako azken zatian Del Pozok Alzaga atzean utzi zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara, bigarrenari 38 segundo aterata.

Argazkia: triatlochannel.com