Berriak

Atzealdea Planetario txiki bat bisitatzeko aukera dago kultur etxean astelehenera bitartean

Proiekzio ezberdinak ikusteko aukera ematen du eta kultur etxeko ordutegian egongo da ikusgai

2018·11·20


Astronomiaren mundura hurbiltzeko aukera bat izango da kultur etxean astelehenera bitartean. Planetario txiki bat dago areto nagusian eta proiekzio ezberdinen bidez astronomiaz zerbait ikasteko aukera ematen du. Nagusiki ikasleei zuzenduta egon arren, gainontzeko herritarrek ere izango dute planetario txiki hori bisitatzeko aukera, azaroaren 26ra bitartean 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.

Guztira sei proiekzio ezberdin ikusteko aukera eskaintzen du eta erabiltzaileak berak aukeratzen du zein ikusi eta zein hizkuntzatan.