Berriak
Atzealdea Postal Kolekzionistak taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 7an 22:00etan zinean
2025·01·27
Otsailaren 7an, ostirala, Postal Kolekzionistak taldeak kontzertu bat eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera. 2024 abenduan kaleratu zuten ‘Ezusteko kantak: errinozerontea’ izeneko diskoa eta lan horren aurkezpen kontzertua izango da Alegiakoa. Iñigo Asensio tolosarra gidari duen boskoteak beste hiru disko ditu aurrez argitaratuta. 2019an ‘Azken Gaua Hirian’ kaleratu zuten, 2021ean ‘Bagoi Hutsak’ eta 2023an ‘Ezusteko Kantak’ izeneko EPa.
Kaleratu berri den lanak zazpi abesti biltzen ditu eta horiez gain, aurreko diskoetakoak ere entzun ahal izango dira zineko kontzertuan. Emanaldi horretarako sarrerak, urtarrilaren 29an jarriko dira salgai kultur etxean 10 euroko prezioan.