Berriak

Atzealdea Renfek autobus bidez eskainiko du zerbitzua Beasain eta Tolosa artean abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra

Trenbide sarea ADIF egiten ari den lan batzuk dira zerbitzua autobus bidez eskaintzea eragiten dutenak

2026·08·11


Renfek autobus bidez eskainiko du zerbitzua Beasain eta Tolosa artean abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra. Horrenbestean, Alegiako tren erabiltzaileek autobus zerbitzu horiek erabili beharko dituzte aipatu egunetan. ADIF trenbide sarean egiten ari den lanek eragingo dute zerbitzua autobus bidez eskaini behar izatea eta Renfek bere webgunean jarriko ditu ordutegiak erabiltzaileen eskura.