Berriak
Atzealdea Renferen aldiriko trenek maiztasun handiagoa izango dute azaroaren 7tik aurrera
Ibilbidean zehar egiten ari diren lanak pixkanaka amaitzen ari dira eta horrek ahalbidetu du zerbitzu gehiago ezartzea
2025·11·04

Renferen aldiriko tren zerbitzuak maiztasuna areagotuko du azaroaren 7tik, ostirala, aurrera. Ibilbideko hainbat puntutan egiten ari diren lanak amaitzen doaz pixkanaka eta horrek trenbideko bi norantzak erabili ahal izatea ahalbidetuko du, maiztasuna areagotzeko aukera eskainiz. Hemendik aurrera, ibilbide osoa trenez egin ahal izango da eta amaitu dira autobusez egin beharreko tarteak. Lotura honetan duzue azaroaren 7tik aurrera martxan izango den ordutegia.