Berriak

Atzealdea Renferen aldirikoen zerbitzuko ordutegiak egokitzapen batzuk izango ditu abenduaren 17tik aurrera

Irun-Brinkola lineako 6 tren zerbitzuren ordutegiek 1 eta 10 minutu bitarteko aldaketak izango dituzte

2024·12·16


Renferen Irun eta Brinkola arteko aldirikoen zerbitzuko hainbat trenen ordutegiek aldaketak izango dituzte abenduaren 17tik aurrera. Zehazki esateko, linea horretako 6 zerbitzuk izango dituzte aldaketak eta egun indarrean diren ordutegiekin alderatuta, minutu bat eta 10 minutuko aldaketak izango dira. Ordutegiei buruzko informazio zehatza lotura honetan edo Renferen webgunean topatu dezakezue.