Berriak

Reunion uharteko ikasle talde bat Alegiako udaletxean izan da bisitan

Tolosaldea LHIIn egiten ari diren egonaldi bat baliatuz izan dira bisita Alegian

2019·11·26


Azaroaren 22an Reunion uharteko ikasle talde batek Alegiara bisita bat egin zuen eta udaletxean Arantxa Irazusta alkateak harrera egin zien. Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan bi asteko elkartruke bat egiten ari da bederatzi lagunez osaturiko talde bat Erasmus+ programaren baitan. Egonaldi horretan eskola batzuk jaso eta enpresetan praktikak egingo dituzte. Alegian bizi den Juan Luis Nazabal irakaslearekin etorri ziren Alegiara eta udaletxeko bisitaren ostean, Txintxarri elkartera joan eta Reunion uharteko zein Euskal Herriko sukaldaritza dastatzeko aukera izan zuten.