Berriak
Atzealdea Saharako errefuxiatuen kanpamentuetarako elikagai bilketa egingo da urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra bitartean Alegian
2024·01·17
Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta Saharara bidaltzeko elikagai bilketa bat egingo da eskualde mailan datozen egunetan. Bilketa epea aurreko urteetakoa baina zabalagoa izango da eta horrenbestean, urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra, herritarrek herriko ikastetxeetan utzi ahal izango dituzte elikagaiak Alegiako Herri Eskolak eta Aralar institutuak ateak zabalik izango dituzte eskola ordutegian eta bilketarako identifikatutako puntuak izango dituzte.
Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskola materialak izango dira bilduko diren produktuak.
Alegiako Udalak herritarrak ekimen horretan parte hartzera animatu nahi ditu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie.