Berriak

Atzealdea Saharako errefuxiatuen kanpamentuetarako elikagai bilketa martxan urtarrilaren 31ra bitartean Alegian

Alegiako Herri Eskolan eta Aralar institutuan utzi ahal izango dira produktuak eskola zabalik dagoen ordutegian

2026·01·12


Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta Saharara bidaltzeko elikagai bilketa bat martxan da eskualde mailan. Alegiako kasuan, urtarrilaren 31n itxiko da bilketa eta herritarrek herriko ikastetxeetan utzi ahal izango dituzte elikagaiak. Alegiako Herri Eskolak eta Aralar institutuak ateak zabalik izango dituzte eskola ordutegian eta bilketarako identifikatutako puntuak izango dituzte.

Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskola materialak izango dira bilduko diren produktuak.

Alegiako Udalak herritarrak ekimen horretan parte hartzera animatu nahi ditu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie.