Berriak

Atzealdea Sahararako elkartasun bilketa martxan da ostiralera bitartean

Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan eta eskolan bilduko da materiala

2017·01·24


Alegiako Udala, Tolosaldea Sahararekin elkartearekin elkarlanean, saharar errefuxiatu kanpamentuetara laguntza eramateko kanpaina burutzen ari da. Bilduko diren produktuak hiru multzo handitan banatu dira. Alde batetik, elikagaiak daude. Arroza, pasta, lelaleak, olioa, atuna eta sardinak oliotan dira eskatzen diren produktuak. Bigarren multzoa garbiketa produktuek osatzen dute eta konpresak eta haur zein helduentzako pixohialak dira zerbait eman nahi duten herritarrek eman ditzaketen produktuak. Azkenik, eskola materiala ere behar da. Koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak, margoak…

Bilketa urtarrilaren 23an, astelehena, hasiko zen eta urtarrilaren 27a, ostirala, izango da produktuak emateko azken eguna. Herritarren borondatez jasotzen diren produktuak biltzeko bi puntu egongo dira. Lehena, Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoa izango da. Udaletxeko eraikineko beheko solairuan dago eta astelehetik ostiralera 9:00etatik 13:00era egongo da zabalik. Bigarren bilketa puntua San Juan eta Aralar ikastetxeetan egongo da eta eskola ordutegian egongo da zabalik.

Alegiako Udalak herritarrak kanpainan parte hartzera animatu nahi ditu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie saharar errefuxiatu kanpamenduekiko erakutsitako elkartasunagatik.