Berriak
Atzealdea

Salgai daude ostiralean kultur etxean eskainiko den ‘Lehendakari gaia’ antzezlanerako sarrerak

Kultur etxean bertan erosi daitezke sarrerak 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara 10 euroan

2023·02·06


Jada salgai daude ostiralean 22:00etan kultur etxean eskainiko den ‘Lehendakari gaia’ antzezlanerako sarrerak. Kultur etxean erosi daitezke 10 euroan Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista dituen antzerkirako sarrerak. Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?. Begoña Bilbao da Ramon Madaulen komedia honen zuzendaria.