Berriak

Atzealdea Salto! Udalekuetan izena emateko epea zabalik martxoaren 31ra bitartean

2007 eta 2010 artean jaiotakoentzat da eta bi txanda eskainiko dira Baliarraindik Idiazabalerainoko bidea egiteko

2025·03·05


Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazbalerainoko bidea egingo dute gazteek, Gipuzkoako Tolosaldean eta Goierrin barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.
Ibilbidearen inguruan, Baliarraindik abiatu eta Zaldibia eta Ataun bezelako herriak igarota, Idiazabalera iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.
Bi modutara eman daiteke izena:
-Lotura honetako galdetegia beteta.
-UEMAren webgunean.