Berriak
Atzealdea San Joan egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ditu Kultura batzordeak
2022·06·15
Alegiako Kultura batzordeak San Joan egunaren bueltako egitarau bat prestatu du. Ekainaren 19an, igandea, Korpus eguneko zahagiardoa egingo da iluntzean plazan. Ekainaren 20an, astelehena, Loatzo musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute 18:30ean plazan. Ekainaren 21ean, asteartea, ’Suak Harrotuz’ kale ikuskizuna eskainiko da 17:00etatik aurrera sei txandatan. Aurrez eman behar da izena kultur etxean edo Udal webgunean eta azken eguna ekainaren 17a, ostirala, izango da.
Ekainaren 23an, osteguna, San Joan sua piztuko da plazan 21:00etan. Ekitaldian Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek eta Sutarri dantza taldeak hartuko dute parte. Egitaraua ixteko, ekainaren 24an, ostirala, San Joan eguneko zahagiardoa egingo da iluntzean plazan.
Egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu daiteke.