Berriak
Atzealdea San Joan suan ‘Bordon dantza’ abesteko entsegu irekia izango da ekainaren 17an 20:00etan kultur etxean
Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatu du eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea dute helburu
2025·06·13

Ekainaren 23an, astelehena, San Joan sua piztuko da Alegiako plazan. Ekitaldi horretan Sutarri Dantza Taldeko kideek hartuko dute parte alde batetik eta bestetik, Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak sustatuta, herritarrek ‘Bordon dantza’ abesteko aukera izango dute. Hori prestatzeko, entsegu ireki bat egingo da ekainaren 17an, asteartea, 20:00etan kultur etxean. Kultur elkartetik adin guztietako herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.