Berriak
Atzealdea San Juan eskolako 4 eta 5 urteko haurren bisita izan dute gaur Txintxarriak Martxaneko partaideek
2018·12·20
Txintxarriak Martxan ekimeneko gaurko irteeran parte hartu dutenek bisita berezi bat izan dute. San Juan eskolako 4 eta 5 urteko haurrak izan dituzte bidaide gaurko irteeran. Gabonen aurreko azken irteera izaki, antolatzaileek ukitu berezi bat eman nahi izan diote gaurko irteerari eta Aralar institutuko ikasleen laguntzarekin batera, haurrak ere adinekoekin izan dira.
Ohi bezala, irteeraren ostean hamaiketakoa izan dute eta bertan txikiek sorpresa bat eman diete. Izan ere, gabonetako kantu pare bat abestu dituzte hamaiketakoa hasi aurretik eta Txintxarriak Martxaneko partaideek gustura jo diete txalo gaztetxoei.