Berriak
Atzealdea San Juan ikastetxeak izena aldatzeko prozesua jarri du abian
2019·03·28

Alegiako San Juan ikastetxeak izena aldatzeko prozesua jarri berri du abian. Ikastetxeak inguruko hamasei herritako eskolen izenak aztertu ditu lehenik eta nagusiki paisaia izenak, pertsonaien izenak eta bestelakoak daudela ondorioztatu dute. Horrekin batera, Jose Ignacio Iglesias alegiarrak herriaren historiari buruzko hitzaldi bat eman zuen eskolan duela aste batzuk eta lanketa hori ere interesgarria izan da.
Gauzak horrela, proposamenak egiteko epea zabaldu da orain. Herritar orok du izenen bat proposatzeko aukera eta horretarako hainbat puntu egokitu dira udaletxea, kultur etxean, osasun etxean, eskolan eta herriko denda zein tabernetan. Proposamenak egiteko azken eguna apirilaren 2a, asteartea, izango da. Behin epe hori gaindituta, jasotako proposamenen berri eta egingo den bozketaren berri emango du eskolak.