Berriak
Atzealdea San Juan ikastetxeak zabalik du aurrematrikula epea otsailaren 8ra bitartean
2019·01·28

Alegiako San Juan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak zabalik du 2019/2020 ikasturterako aurrematrikula epea. Otsailaren 8ra, ostirala, bitartean egongo da zabalik Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan aurrematrikula egiteko epea. Horrekin lotuta, ikastetxearen nondik norakoak eta ikastetxea bera hobeto ezagutzeko aukera izango da otsailaren 4an egingo den ate irekien saioaren eta bileraren bidez. 17:00etan izango da hitzordu hori eta interesa duen orori bertaratzeko gonbita luzatzen zaio ikastetxetik.