Berriak

Atzealdea San Juan kaleko zolatze lanek aurrera jarraitzen dute

Galtzada-harria iristea eta berau kokatzea falta da lanak errematatzeko

2019·06·11


San Juan kaleko Kalebeherako eremuko zati baten zolatze lanek aurrera darraite. Egoera txarrean zegoen galtzada-harria kentzea eta berria jarri ahal izateko lurzorua egokitzea izan dira gauzatu diren lehen lanak eta orain bigarren zatia falta da. Hau da, galtzada-harri berria jartzea. Materiala uste baino egun batzuk beranduago iritsiko dela eta, lanen amaiera egun batzuk atzeratuko da. Hori dela eta, Udalak herritarrei barkamena eskatu nahi die horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik eta lanak amaitu orduko, eremua zabaldu eta kaleak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Bitartean, lanen eremuaren ondotik igarotzeko oinezko pasabide bat egokitu da.