Berriak
Atzealdea

San Silbestre krosa antolatzeko lehen bilera urriaren 28an egingo da

18:00etan izango da kultur etxean eta herritar guztientzat irekia dela gogorarazten da

2019·10·23


Urteko azken egunean egiten den San Silbestre krosa antolatzen hastera doa Kultura batzordea. Lehen bilera urriaren 28an, astelehena, egingo da kultur etxean 18:00etan. Batzordetik gogorarazten da, bilera hauek herritar guztientzat irekiak direla. Horrelako lasterketa bat antolatzeak lan eta pertsona dezenteren beharra suposatzen du eta antolatzen esku bat botatzeko prest dauden herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten zaie. Orduan eta jende gehiago elkartu, orduan eta errazagoa izango da bakoitzak egin beharrekoa.