Berriak

Atzealdea San Silbestre krosa antolatzen laguntzeko bolondresak behar dira

Esku bat bota nahi dutenek abenduaren 18a baino lehen eman beharko dute izena

2017·11·28


Abenduaren 31an zortzigarren aldiz jokatuko da Alegian San Silbestre krosa. Egun horretan giro ederra sortzen da lasterketen bueltan eta ahalik eta probarik erakargarriena antolatzeko helburuarekin ari da lanean antolakuntza. Bada, dena ahalik eta ondoen ateratzeko jendearen laguntza behar izaten da eta lasterketaren egunean esku bat botatzeko presta dagoen jendea behar da. Lanerako prest daudenek abenduaren 18ª baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean, Jubilatuen tabernan, Iskiñan, Hilari Berrin edo Errotatxon. Orduan eta gehiago izan, lan gutxiago izango da bakoitzarentzat. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie aldez aurretik lagunduko duten pertsona horiei.